jueves, 17 de abril de 2014

Denontzako eskola


Denontzako eskola nahi badugu, aukera ere eman beharko dugu. Argazkian ikusten den bezala, adibidez, gurpildun aulkian badago norbait, eskolara sartzeko instalazioak eskaini behar ditugu. Eta horrela kasu guztietik. Denontzat bada, denok aukerak izan behar dituzte.


Gela berezia


Askotan irakasleak "berezitzat" etiketatzen dituzte ikasle batzuk eta berehala gela berezira bidaltzen dituzte, gelan konponbideak jarri beharrean, edo haien metodologia aldatu beharrean, edo zerbait frogatu beharrean, zuzenean gela berezietara bidaltzen dituzte.


"Juan bakarrik da normala"

Komiki honetan ikus daiteke nola irakasleak bere ikasleak etiketatzen dituen. Ez zaio ezer ondo iruditzen, eta "normala" den bakarra, bere antza duen ikaslea da.


Inklusioa bideo

Bideo honetan, inklusioaren printzipioak era labur batean azaltzen dira eta dioenarekin bat gatoz.



Zer da normala?

Argazki honetan denak ezberdinak garela adierazten da. Gure ustez ez dago zerbait normala dena eta zerbait normala ez dena. Dena da normala, eta dena ez da normala. Gizarteak edozein ezberdintasunen aurrean normaltasunetik aldentzen garela sinestera eraman gaitu, konturatu gabe guztiok ditugula ezberdintasunak. 




"Nire amak ez daki irakurtzen..."



Komiki honen bidez erakutsi nahi dugu nola familia askok ezin dute haien seme-alabak lagundu. Eskolak askotan gurasoen laguntza exijitzen die haurrei, baina benetan eskolaren eginbeharra, haur hauei laguntza eskaintzea da, eta familia hauei ere laguntzea.



Irakasle txotxongiloak

komiki hau kritika bat da, irakasleak askotan kontrolatuak daudelako eta haien gelak zuzenduak daudelako. metafora baten bidez, argazki honetan adierazten da.





lunes, 14 de abril de 2014

Baztertzea, segregatzea, integratzea eta inklusioa


Argazki honen bidez, historian zehar emandako pausuak islatu nahi ditugu. Hasiera batean, gizartetik baztertu egiten ziren, gero segregazioa eman zen, desagaitasunak zituztenak talde bat ziren eta besteal beste bat. Integrazioaren bidez, zailtasunak zituztenak besteei moldatu behar ziren. Azkenik, inklusioaren bidez, denak gara talde bat, Denak gara berdinak.





Eskola inklusiboa


Bideo honetan, eskola tradizionalean erabiltzen den materiala eta gelaren antolaketa agertzen da eta eskola inklusioarenkin konparatzen du, beste espazio mota bat planteatuz. Ezberdintasunetatik ikasi daitekeela erakutsi nahi digu.




Fabrika


Argazki honetan eskolak fabrika baten funtzionamenduarekin konparatzen da. Denak moldatzen gaituzte, denak berdin ateratzeko, talde homogeneo bat sortzen da. Eta talde horretara egokitzen ez dena, baztertu egiten da, eskolatik kanporatu. Eskolari kritika bat da, metodologiari kritika bat. Sistema hauek transmititzen diguten baloreak argazkian islatuta agertzen dira eta hori aldatu beharra dago.






"Pertsonekin elkartzen naiz"



Inklusiorako kartel honetan, etnia eta arraza ezberdinak aipatzen dira. Honen bidez, denok pertsonak garela adierazi nahi da.




"Cuerdas" film laburra


Bideo honetan, zailtasunak dituen haur baten egoera aurkitzen dugu. Lagun bat egiten du eta adiskidetasun horren pausuak ikusi ahal ditugu. Bere lagunak egiten dituen ahaleginak ikusten dira, haurra besteak bezala sentitzeko ahalegina.