domingo, 18 de mayo de 2014

"Zatiketak"



Mafaldaren komiki honetan, irakasleak bronka botatzen dio berari "zatiketei" buruz ez galdetzeagatik eta etxean galdetzeagatik, baina Mafalda askoz harago doa, bera kultur eta etnia ezberdintasunei buruz ari da. Beharbada, irakaslea pentsatu du bere adinarekin oraindik gai horiek ez dituela jorratu behar, baina ez ditugu aurreiritziak izan behar, haurrak edozein motatako interesak dituzte eta gelan horiei buruz ere hitz egin behar da.



"denbora librea"


Mafaldaren komiki honetan, eskolak bidaltzen dituen etxerako lanei buruz hitz egiten du, kritika bat egiten du, askotan, haurrak orduak eta orduak ematen dituzte eskolan eta gero etxerako lan asko dituzte, eta ez dute denbora librerik izaten. Ez zaie gustuko duten gauzetan ibiltzeko denborarik eta gure ustez, eskolan ordu asko ematen dituzte gero hainbeste etxerako lan izateko.




viernes, 9 de mayo de 2014

Lan kooperatiboa




Argazki honetan bata besteari elkar laguntzen diote. Lan kooperatiboa adierazteko marrazkia da. Bai gelaeta bai eskola barruan elkar laguntzen badira, emaitza hobeak lortzen direla ikusi dugu gelan. Lan kooperatiboak abantaila asko ekar ditzake. Haurrak elkarri laguntzen ikastea garrantzitsua dela uste dugu, bai laguntza eskaintzeko eta bai laguntza jasotzeko ere.


Denak hamar urte dituzte




Argazki honetan, ezaugarri ezberdinak dituzten haurrak ikusi ahal ditugu. Ezaugarri komuna dute, 10 urte dituzte. Baina bakoitza den bezala onartu egiten da. Hamar urte dituzte, eta beste hainbat ezaugarri, eta denak batera daude, denak onartzen dira, ezaugarri guztiak ongi etorriak dira.




Horma margotzen


Argazki honen bidez, adierazi nahi da, askotan irakasleak gure irduimena edo espontaneitatea berehala mozten dutela. Haurra harro dago egiten ari den marrazkiaz, eta irakaslea bere ilusioa apurtu egiten du esaldi horrekin. Askotan eskolak haurrak mugatu egiten dituzte, haien irudimenari eta trebetasunei tranak jarriz. Irakasleen jarrera hori aldatu behar dela uste dugu, zabalagoak izan eta aukera gehiago eman.





Unescoren logoa



Hau Unescok inlusiorako egindako logoa da. Guretzat oso adierazgarria da. Mundu guztia ezberdina delako, ezaugarriak kontuan izan barik, guztion artean mundua sortzen dugu. denok ezberdinak gara baina denon artean errespetatu eta onartu behar gara.







"Ni un besito a la fuerza"



Bideo honetan aukeratzeko eskubideari buruz hitz egiten du. Denok erabaki dezakegu, berdintasuna egon behar da aukeraketan eta askatasuna nahi duguna egiteko. Denok "EZ" esan dezakegu, askatasunez, berdintasunez eta guk erabakitzen dugulako.


Inklusioa arrautzak

Irudi honetan, inklusioa beste era batera azaltzen da. Nahiz eta arrosa itxuraz ezberdina izan, guztiekin batera dago, onartu egiten delako eta besteekin lekua daukalako. Inklusioa pertsonak diren bezalakoak onartzea da eta hori errespetatzea, denok leku berdinean bizitzeko, oztopo bat izan gabe. 










Inklusioa!


Bideo honetan hezkuntza bereziari erreferentzia egiten dio. Nola bakoitza berdinak direnekin elkartzen den eta ezberdinak direnak ez dituzte onartzen. Hala ere, talde batean forma eta kolore ezberdineko gauzak daude, denak ezberdinak baina denak elkarrekin. Hori, inklusioari erreferentzia bat da. Eta gero nahiz eta bera bezalako talde bat egon, nahiago du denekin egon, onartu sentitzen delako eta gauza ezberdinekin eta mota guztietako gauzekin dagoelako. Hau da inklusioa, bereizketatik aldentzea eta denak diren moduan onartzea, errespetatzea eta elkarrekin bizitzea.